Iturrieta nekazaritza eta abeltzaintzako proiektu familiarra da. 1997an Gasteizetik Aramaioko baserri eder honetara etorri ginen bizitzera, eta berehala baserriko behi eta ardien ukuiluak sagardotegi bihurtzeko obrekin hasi ginen. Irekiera eta inaugurazioa 1998ko uztailaren 25ean (Santiago Eguna) izan zen.
600 sagarrondo landatu ziren hasieran, eta gaur egun, gutxi gorabehera, 1.400 izatera pasa dira, bai Euskal Herriko sagar barietateak eta Asturiarrak nahastuz.
Hasieran batez ere Aramaioko eta honen inguruko sagarrak erabiltzen ziren, baina behin gure sagarrak jasotzen hasi ginela, hauek erabiltzen hasi ginen sagardoa egiteko. 20 urte sagarraren mundu honetan eman ondoren, gaur egun A.S.S.E-tik (Arabako Sagar eta Sagar zaleen Elkartea) Hazien Sarearekin (Euskal Herriko hazien sarea) eta Bionekazaritzarekin batera, Araban frutagintza garatu, tokiko barietateak berreskuratu eta kontserbatzeko hainbat proiektutan hari gara lanean.